Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL HAUTESKUNDEAK 2023. ALKATEGAIEI ELKARRIZKETAK. Jesus Mari Martiarena (EAJ)

"Bi agintaldi hauetan alkatetzatik Lezori buelta eman diogu"

Azken bi agintaldietan alkate izan da Jesus Mari Martiarena. Egin dituenen, eta egin asmo dituenen berri eman du.

Oarso Bidasoko Hitza
Lezo
2023/05/25

Zergatik eman behar diote botoa lezoarrek zu zeu zerrendaburu zaren hautagaitzari?
EAJ Lezo hobe baten aldeko garantia garelako. Udaletik aurrera batera egiteko, herritarrei entzunez eta lankidetzan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin elkarlanean, garantia gara. Hori da EAJren eredua. Bi agintaldi hauetan alkatetzatik Lezori buelta eman diogu, arazoa zena herria hobetzeko aukera bilakatu dugu. Orain zortzi urte, Lezoko udalak hiru milioi euroko zorra zuen, zintzilikarioek kaleak zikintzen zituzten, zerbitzu sozialetako inbertsioak urriak ziren. Gure kudeaketarekin, udala kontuak saneatua izatera pasatu da, eta aldi berean, zerbitzu hobeak garatu eta herritarrentzako inbertsioak egin ditugu. Hori guztia, zergak eta udal tasak igo gabe, desgrabazioak eta zerga onurak eskainiz tokiko ekonomia indartzeko, eta aldi berean inbertsioak eginez familien eta kolektibo kalteberarentzako arreta hobetzeko. Lezo bide onetik doa, eta aurrera egiten jarraitu nahi dugu, horretako EAJ da aukera.

Alkatetzara iritsiko bazinete, zein izango litzateke lehenengo egingo zenuten gauza?
Lezo hobetzen segitu. Asko egin dugu, baino askoz gehiago dugu egiteko eta horretarako prest gara. Arraitoki lortu dugu herriarentzat, orain bertan gizarte proiektuak bultzatuko ditugu. Auzoak berritzen segituko dugu, berariazko plan batekin. Gazteentzako 52 etxebizitza eraikitzeko bidean dira Aralarren eta han bertan egingo da 800 metro koadroko Lezoko anbulatorio berria, horrek aukera emango digu haur eskola anbulatorio zaharrean ezartzeko. Aparkaleku arazoari aurre egin, pertsonei lagundu gizarte zerbitzuak sendotuz, lurraldea eta ingurumena hobetu, Altamira parkea berritu, behar dugun ur hornidura garatu… Hauek dira gure nahiak, gure egitasmoak eta horretara zuzenduko gara lehen egunetik.

Udalak zein harreman izan behar du portuarekin?
Portua Lezorentzat aukera da. Pasaiako Portu Agintaritzarekin elkarlana bultzatu behar dugu, eta hori egin dugu legealdi hauetan, erakundeen arteko lankidetzan sinetsi eta praktikan jartzen baitugu. Elkarlanetik Arraitoki lortu dugu herriarentzat eta orain, orubeko 4.420 metro koadrotan, udalak gizarte etxea egitea proposatzen dugu. Kiroldegia, kultura eta zerbitzu guneak, Aiton Borda berria eta parkina hartuko ditu eraikinak bere barruan. Aurrera begira, portuarekin elkarlanean segituko dugu Lezorentzat onurak helburu.

Mugikortasuna, trafikoa eta aparkalekuak. Zer neurri proposatzen dituzue?
Aparkaleku plana martxan da jadanik. Helburua lezoarrak aparkatzeko aukera izatea da, egungo plazak arrazionalizatuz eta aukera berriak garatuz. Horren barruan, maiatza honetan ezarri berri dugu lezoarrok bakarrik aparkatu ahal izatea, gaueko 20:00etatik goizeko 08:00etara, Guillermo Lazon, Hipolito Gezala, Polentzarrene, Zubitxo eta Elias Salaberria etorbide eta kaleetan. Egoiliar txartela lezoar guztientzat aukeran izango da. Legealdi berrian eta emaitzak ikusita, beste auzoetara sistema hedatzea aztertuko dugu. Horrekin batera, Arraitokirako planteatzen dugun proiektuan, gizarte etxearen azpian, aparkaleku publikoa egitea proposatzen dugu. Azkenik, irisgarritasuna eta oinezko mugikortasuna ardatz, indarrean den Mugikortasun Jasangarri Plana garatuko dugu, eta honen barruan, bidegorri sarea osatu eta Muittubizi! txirringa alokairu zerbitzua sendotuko dugu.

Euskararen erabilera, ez dator bat ezagutzarekin. Zer egingo zenukete erabileran eragiteko?
Erabilera euskaldunon esku dago, guretako bakoitzaren esku. Herritarrok euskara hitz eginez eta euskaraz biziz erantzun behar dugu. Hori da guk, pertsona eta talde bezala, egiten duguna: euskara ahoan eta euskara bihotzean. Erakundeei, udalari kasu honetan, euskararen aldeko politikak egitea dagokie, gizarte eragileekin elkarlanean, erabilera ardatz izanda. Hori egin dugu azken urtetan eta hori egingo dugu etorkizunean, euskara eta kultur jarduna, eskaintza, sormena eta erabilera bultzatuz.

Lezo eredu da Euskadin haur eta helduentzako eskaintzan, adin eta publiko mota guztiei zuzendutako jarduerekin. Oso harro gara udal kultura eta euskara zerbitzuek egiten duten lanarekin, aitortu eta eskerrak eman nahi dizkiegu, zor zaie. Gezala Auditoriuma, liburutegia, udal zerbitzuak oro har, punta-puntakoak eta erreferente dira. Bide hori egunero eta sakon jorratzen segitzea da gure apustua.

Maiatzaren 28ko hauteskundeen ondoren, gobernu akordioetarako ateak zabalik dituzue?
Akordioak egin izan ditugu bi legealdietan eta egingo ditugu datorrenean, uste baitugu akordioak onak eta beharrezkoak direla aurrera elkarrekin egiteko. Hori da helburua, Lezori eta lezoarrei zerbitzu ematea, eta horretara zuzenduko da gure zeregina eta osa daitekeeb gobernu taldea.

OARSO BIDASOKO HITZAk herri guztietako alkategaiei egindako elkarrizketak publikatuko ditu. Hautagai horiek HITZAk emandako galdetegi bat erantzun dute, eta herri bakoitzeko alkategai guztiei galdera berberak egin zaizkie.

Elkarrizketak 2019ko udal hauteskundeen emaitzen arabera publikatuko ditu HITZAk, boz gutxien jaso zituen alderditik hasita, gehien bere egin zituenera arte. Honakoa Lezoko laugarren elkarrizketa da.

OHARRA: galdetegi honen erantzunak idatziz jaso ditu HITZAk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.