Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Desafioa eta gaueko txosna, XXXII. Sagardo Eguneko berritasunak

Egun osorako egitaraua prestatu dute XXXII. Sagardo Egunerako. Orotara hemezortzi izango dira sagardoa herriaren erdigunera ekarriko duten ekoizleak.

Sagardo_Eguna_Oiartzun_202 Sagardo Eguna ekitaldiz beteta dator.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/25

Larunbatean —hilak 27— ospatuko dute Oiartzungo Sagardo Egunaren 32. ekitaldia, plazan eta inguruetan. Aurtengo egitaraua, iaz bezala, egun osora zabalduko da.

Ohi bezala, azokarekin hasiko da eguna. Hainbat produktu erosteko aukera egongo da 10:00etatik aurrera: arropa, bitxiak, eztia…

Garaiko barazkien hutsunea sumatuko du Juantxo Ribera antolakuntzan dabilen kideetako batek: «Berez baserriko produktuekin antolatu nahi genuen azoka, baina badirudi oraindik goizegi dela».

Azokak 14:00ak arte iraungo du, eta bitarte horretan izango da beste zerekin gozatu. 11:30ean hasiko da aurtengo berritasunetako bat: oiartzuarren eta lezoarren arteko desafioa.

Riberak azaldu duenez, antolakuntza taldean dabilen gazte batek Lezoko lagunak ditu, eta ekainaren 10ean unibertsitate izaera duen udalerrian egingo duten Euskal Jairako antolatu duten ekitaldietarako erronka bota zieten.

«Guk lehenagotik geneukanez, esan nion taldekideari lezoarrei deitzeko eta desafioa botatzeko», esan du Riberak. Desafioaren lehen atala, beraz, Oiartzunen izango da eta Lezokoa errebantxa izango da.

Herri kiroletan arituko dira, baina testuingurura moldatuta eta sagardoaren kulturara eramanda. «Txingak izan beharrean, sagardo botilen kutxak izango dira. Lokotx-biltzea izan beharrean, sagarrak jasoko dituzte. Sagar horiek zaku batera botako dituzte, eta zaku horrekin plazari buelta pare bat-edo emango dizkiote».

Desafioa bukatzean, «erlojuaren kontra ibili gabe», herriko bederatzi baserritako sagardoak dastatu ahal izango dira. 14:00ak inguruan, plazan jarritakoak pixka bat jasoko dituzte, eta antolakuntzako kideak zein laguntzaileak bazkaltzera joango dira.

oiartzun sagardo eguna 2022

Arratsaldean hemezortzi sagardo mota proba daitezke.

Elkarte batekin akordioa egin dute, eta haiek izango dira bazkaria egingo dietenak. Ez dute bazkaldu ondorengoa asko luzatuko, 16:30ean bueltatu behar baitira lanera.

17:00etan haurren txanda izango da, Euskal Herria plazan. Abaraxka ludotekak eta Kabitxo tabernak elkarlanean antolatu dituzte jolasak eta txokolate jatea. «Etorkizuna dira, eta horiek mimoz zaindu behar dira», esan du Riberak.

18:00etan ekitaldi jendetsuena izan ohi dena hasiko da: sagardo dastaketa. Goizeko bederatzi sagardo motei beste bederatzi sagardotegietako zukua batuko zaie. Egunari izena ematen dion likidoa dastatzeko aukera izango da 20:00ak ingurura arte.

Aurreko urteetan orduan bukatzen zen egitaraua, baina aurten gauera arte luzatuko da: ihoteetan Kontzejupean jartzen duten txosnaren antzekoa irekiko dute. «Gu talde irekia gara, eta bi neska talde etorri zitzaizkigun, esanez ihoteetako txosnan adin guztietako oiartzuarrak elkartzen direla, eta oso giro ona sortzen dela», gogorarazi du Riberak.

Proposamena onartu, eta taldearekin bat egiteko gonbita egin zieten, taldean lau lagun ibiltzen baitziren. «Beraiek izango dute txosnaren ardura. Gauzak egiteko gogoa baldin badute, denon artean gauzak askoz samurrago egin daitezke. Orain hamar lagun gara taldean, eta gauzak errazago doaz, lanak banatuta, eta norberari pisu bat kentzen diogu. Indarrez sartu dira gazteak, ardurak banatu ditugu, eta oso gustura gabiltza».

Goizean

  • 10:00-14:00. Azoka Done Eztebe plazan.
  • 11:30. Herri kirol desafiyua, Oiartzunen eta Lezoren artekoa, plazan. Bueltakoa ekainaren 2an egingo dute Lezon.
  • Ondoren. Herriko sagardoa dastatzeko aukera Done Eztebe plazan.

Arratsaldean

  • 17:00. Haur j0lasak eta txokolatada Euskal Herria plazan.
  • 18:00. Sagardo dastaketa Done Eztebe plazan. Sagardotegiak: Arkale, Baleio, Biandiz, Cidrerie, Erroilbide, Goiko Lastaola, Harritxuita, Igoin, Larregain, Lindurenborda, Lizeaga, Monondi, Oialume Zar, Oianleku, Ordozelai, Petritegi, Txurrumurru, eta Urkabe.
  • Gauean. Txosna, kontzejupean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.