[Galeria] Ikasleen proiektu berritzailez bete dute Don Bosko
DbSariak ekimenaren baitan, Gipuzkoako hamarnaka ikaslek 40 proiektu berritzaile aurkeztu dituzte goizean zehar. Maketa, robot nahiz elikagai osasuntsuak erakutsi dituzte.
Gaurkoan, goizean zehar dbSariaken hamargarren ekitaldia ospatu dute Don Bosco Lanbide Heziketako Institutuan. Bertan, ingeniaritza, ekintzailetza, zientzia, matematikak nahiz artea uztartuz, Gipuzkoako hainbat ikastetxetako ikasleek proiektu berritzaile desberdinak aurkeztu dituzte. Topaketan Orereta ikastolak, Orioko Herri Ikastolak, Tolosako Herrikide eta Donostiako Anunciata ikastetxeek, baita Don Boscoko elektronika nahiz kimikako ikasleek ere parte hartu dute. Sari banaketa eguerdiko 13:00an egin dute.
Erakusketan zehar, orotariko maketa, Scalextrica, robotak nahiz elikagai osasuntsuak egon dira ikusgai. Hona hemen HITZAk jasotako hainbat irudi: