Hauteskunde kanpaina bukatzear denean, Lezon beste kanpaina bat hasi da: giro ona eta poztasuna zabaltzearena. Hasi dira mendekosteak.
Oiartzungo antzerki taldeek ikasturte bukaerako emanaldiak emango dituzte, astelehenetik aurrera. Ekainaren 16rako gala antolatu dute.
Ekainaren 8an hasiko da PDF. Ohi bezala Antxon izango dira emanaldiak, baina agertoki berrietan. Antolatutakoen artean, Murillori omenaldia.
Joana Mendiburu estreinako aldiz aurkeztuko da hauteskundeetara. EH Bilduren gehiengo absolutuari eustea izango da helburua.
DbSariak ekimenaren baitan, Gipuzkoako hamarnaka ikaslek 40 proiektu berritzaile aurkeztu dituzte goizean zehar. Maketa, robot nahiz elikagai osasuntsuak erakutsi dituzte.
Sei zinegotzirekin, Pasaiako indar nagusia da gaur egun EH Bildu. Politikara lehen jauzia egingo du aurten Alberrok, alkategai gisa.
Herpetologian aditua da, eta CAF-Elhuyar saria irabazi berri du hirugarrenez hondarribiarrak, kazetaritza zientifikoaren kategorian. Aranzadi Zientzia Elkarteko kide da ere bai.
Bigarrenez da EH Bilduren zerrendaburu Arruti. Talde sendoa osatu dutela azaldu du, herrikoa, eta herria ezagutzen duena.
Aizpea Otaegi Mitxelena da EH Bilduren alkategaia, bigarrenez. 2019ko hauteskundeetan hasi zuen bide politikoa, boto gehien lortuta. Errenteriako lehen emakumezko alkate da.
Gaur hasiko dira Mendekoste Jaiak, Zabarreren eta Maria Labaienen etorrerarekin. Igandera arte, 33 ekitaldi aukeran.
Urteurrena ospatzeko, Emakumeen Etxeak egitaraua osatu du datozen asteetarako, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.
Azkoitiaren kontra jokatuko dituzte final laurdenetako hiru partidak. Taberna zerbitzua egongo dela iragarri du Oiarpek.
Gure Eskuk postua jarriko du bihar Oiartzunen, goizez eta arratsaldez. Gure Eskuren materiala ere ero ahal izango da.
17:00etan abiatuko dira interesdunak Iztietatik. Monitore batek oinarrizko azalpenak emango ditu, eta luntxa eskainiko dute ondoren.
Galtzarabordako kiroldegitik aterako da 'Igandeak dantzan' egitasmoa ekainaren 4an. Garai batean bezala, Gamon Zumardian dantzaldia izango da.
Ez dakite noiztik aurrera jarriko den martxan deskontuen txartela, baina erabakia hartu dute: Mugiarekin bidaiatu ahalko da barrutiz barruti.
Ligako azken partida jokatuko dute Oiartzun KEko gizonen talde nagusiak. Emakumeen hirugarren taldeak, igoera lortzeko finala du.
"Oarsoaldea biziberritzeko plan bereziaren" berri eman du sailburuak, eta eskualdean egin diren inbertsioak goretsi ditu, krisiari aurre egiteko talka neurri gisa.
Kontsulta itzazu asteburuan Oarsoaldeko herrietan egongo diren ekitaldiak. Agenda osoa zuretzat eskuragarri.
Hibaika Arraun Elkarteak kanpaina abiatu du haur eta gazteak erakarri eta arraunean has daitezen Mataderoko beren egoitzan. Horren harira hiru ikastaro egingo ditu ekaina eta uztaila artean.