Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hibaika elkarteko batelak eskifaia bila abiatu dira

Hibaika Arraun Elkarteak kanpaina abiatu du haur eta gazteak erakarri eta arraunean has daitezen Mataderoko beren egoitzan. Horren harira hiru ikastaro egingo ditu ekaina eta uztaila artean.

Hibaikako infantil mutilak arraunean. Argazkia: Dani Novas
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/26

Haur eta gazteak arraunera erakarri nahi ditu Hibaika Arraun Elkarteak, Iztieta-Ondartxoko mataderoan duen egoitzara gerturatu eta Oiartzun ibaian barrena arraunaz gozatzeko aukera eskaini, ahal dela, «katigatu» daitezen. Horri begira, ikastaroak antolatu ditu ekaina eta uztaila artean, hiru txanda denera. Bost egunekoa izango da bakoitza: lehenengoa, ekainaren 26tik 30era, 10:00etatik 12:00etara; bigarren txanda, uztailaren 10etik 14ra, 10:00etatik 12:00etara; eta hirugarren eta azken txanda, berriz, uztailaren 17tik 21era egingo dute, 09:00etatik 11:00etara. Ez da martxan jarri duten ekintza bakarra, izan ere arraun elkarteak bideoa egin du etxeko oinarrizko mailetako hainbat arraunlarirekin zuzendaritzak azaldu duenez, «arraunlariek beraiek azaltzen dute labur zergatik arrauna aukeratu duten, zergatik Hibaikan egiten duten, eta arraunak zer suposatzen duen beraientzat».

Ikastaroetan parte hartu nahi dutenek ikastaroak@hibaika.com posta elektronikora mezua bidali behar dute.
Denboraldi honetan zehar oinarrizko mailan 60 haur eta gazte ari dira Hibaikan arraun elkarteko zuzendaritzak emandako datuen arabera: «26 aritu dira haur mailan, 20 kadetetan eta 15 jubeniletan, neska eta mutiletan».

Aurten, gainera, «emaitza polita» erakutsi dutela Gipuzkoako Batel Txapelketan klubeko arraunlariek nabarmendu dute elkartearen arduradunek, «horren atzean haur eta gazteek egiten duten lana dago zalantzarik gabe, baina baita entrenatzaileek egindako lan bikaina eta ezinbestekoa».
Oinarrizko taldeez gain KAE2 Ligan ari den mutilen ontziari—ekainaren 24an hasiko dute liga— eta aurten Euskotren ligan ariko den emakumeen traineruari—uztailaren 1ean hasiko dute liga— egin diote tartea zuzendaritzako kideek. Orain arte bezala horiek babestera deitu ditu herritarrak Hibaikak «jarraitzaleen bultzada estropadetan ezinbestekoa da, eta orain arte bezala Hibaikako kamixetarekin ikusi nahi ditugu».

Ateak zabalik arraunlari berrientzat
Bazkideez ere mintzatu dira. Egun, 175 bazkide ditu Hibaikak: «Herritarrak bazkide egitera ere animatu nahi ditugu, arraunlariak eta kluba babesteko modua baita». Egoitza txiki gelditu zaiela aitortu dute, bestalde, «udalak jakinarazi digu Mataderoa berritzeko asmoa duela, orain nahikoa juxtu gabiltza ditugun ontzi eta material guztiarentzako».

Lekua gora-behera, ateak parez pare ditu zabalik Hibaikak arraunean hasi eta beraiekin bat egin nahi duten guztientzat.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.