Pasaiak plaza berri bat izango du aurrerantzean
1,2 milioi euroko inbertsioa behar izan du proiektuak eta gaurtik aurrera herritarren eskura geratuko da.
Herrera mendebaldeko biltegien estalkia urbanizatzeko obrak amaitu berri dituzte. Hortaz, Pasaiak plaza berri bat izango du aurrerantzean. Eremu berriak oinezkoentzako pasealekua, lorategia, eta haurrei zuzenduriko jolas gune bat du eta komun automatiko eta kiosko estali batez horniturik dago.
Trintxerpe eta Herreraren arteko lotura biziberritzeko Gipuzkoako Foru Aldundia eta Pasaiako Portu Agintaritza elkarlanean aritu dira. 7.000 metro koadro hartzen dituen plaza berriak. 1,2 milioi euroko inbertsioa behar izan du eta gaurtik aurrera herritarren eskura geratuko da. Obrak Sasoi Eraikuntzak S.L. enpresak burutu ditu 2022ko abenduan esleipena egokitu ondoren. Aurrerantzean Pasaiako Udalaren esku geratuko da eremu berri honen kudeaketa.