Ander Garaiar atletak Gipuzkoako marka ezarri du 100 metroetan
Haurtzaro Atletismo Taldeko korrikalariek Gipuzkoako txapelketan parte hartu dute. 18 urtez azpiko kategorian errekorra ezarri du.
Atletismoko Gipuzkoako Txapelketak egin dira asteburuan Donostiako Anoetako miniestadioan, kategoria absolutuan. Haurtzaro Atletismo Taldeak paper ona jokatu du bertan.
100 eta 200 metroko probetan, Ander Garaiar Haurtzaroko atletak bigarren postua lortu zuen. Zilarrezko domina lortu arren, berezitasun bat izan zuen bere lanak: 100 metroko lasterketan Gipuzkoako marka jarri zuen, 18 urtez azpikoen kategorian.
100 metroko lasterketa 10,79 segundoan egin zuen, aurretik ezarrita zegoen 10,92 segundoko marka hobetuz.
Larunbateko markak azpimarratzeko zailtasuna izan zuen, lehiaketetan onartzen den haize-maila gorenari eutsi behar izan zioten-eta atletek.