Gasteizko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea, asteartean
Oiartzungo Feministen Asanbladak mobilizazioa deitu du bihar arratsalderako, Maialen Mazonen hilketa salatzeko.
Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu du bihar arratsalderako. 19:00etarako egin dute deialdia, Done Eztebe plazan.
Ertzaintzak azaldu duenez, Maialen Mazon 32 urteko emakumea hil zuen bikotekide ohiak, hiru urteko alabaren aurrean, Gasteizko apartahotel batean.
Hilketa matxista hori salatuko dute bihar. Indarkeria matxistak Euskal Herrian hil duen bigarren emakumea da.