Gasteizko hilketa matxista gaitzetsi du Oiartzungo Udalak
Maialen Mazonen hilketa salatzeko arratsaldean egingo den mobilizazioarekin bat egitera deitu du Oiartzungo Udalak.
Oiartzungo Udalak Gasteizko hilketa matxista salatu du. “Oiartzungo Udalak”, adierazi dute, “hilketa matxista gogor gaitzesteaz gain, gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du”.
Era berean, Maialen Mazonen hilketa salatzeko deitu den mobilizazioarekin bat egingo duela iragarri du. 19:00etan izango da, Done Eztebe plazan. Herritarrak bertara joatea gonbidatu ditu, gaitzespena adieraz dezaten.
Indarkeria matxista salatzeko puntu lila jarri dute udaletxeko balkoian.