Larunbatean HemenGuk azoka egingo dute, 19 posturekin
Udako azoka pixka bat aurreratuko da, eta larunbat goizean herriko ekoizleek beren produktuak salduko dituzte, Kontzejupean, ohi bezala.
Hiru hilabetean behin, Oiartzunen ekoizten diren elikagaien zein sortzen diren lanen merkatua egiten dute, HemenGuk-en aterkipean.
Urtaro bakoitzeko bat egiten dute, eta datorren larunbatekoa —ekainak 3— izango da udarari dagokiona, urtaroa pixka bat aurreratuta.
Ekoizleen eta bezeroen arteko harreman zuzena sustatu nahi dute. Horregatik, Oiartzungo Udalak herritarrak animatu ditu bertara joan daitezen, ekoizleak eta produktuak ezagutu, eta elikagaiak proba dezaten.
Azoka, ohi bezala, Kontzejupean izango da, 10:00etan hasi eta 13:30era arte.
Ekoizleak
- Aaron larrugintza.
- Aldako txakolina.
- Allende Arnaiz artelanak.
- Argittu Pixkor xaboiak eta ukenduak.
- Arraztalo barazkiak.
- Artexaniak artisautza.
- Elika kooperatiba.
- Gezamina elkartea ogia eta sagardoa.
- Ilgotti artisautza.
- Itsaso amets harrapariak.
- Larremotx gaztagintza.
- LeiLei makramea.
- Lekungarai gaztagintza.
- Ogiaren Maitaleak ogia.
- Oliparok artisau lanak.
- Papurrak ogia eta goxoak.
- Peluzahar arrautzak.
- Trikuharri kultur elkartea.
- Zituene pasta.