Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errigorako produktuak, Orereta Ikastolako jantokira

Errigorako zazpi ekoizle eta Euskal Herriko hogei jantoki elkarlanean arituko dira, tartean, Orereta Ikastola. Irailean jarriko dute martxan proiektua.

Alaine Aranburu Etxegoien
Oarsoaldea
2023/05/31

Gaur, Labore Oarson egindako aurkezpenean, Errigora proiektuko produktuak Euskal Herriko hogei Ikastoletako, eskoletako eta lantegitako jantokietara zabalduko direnaren berri eman dute. Orain artean, udazkenean eta udaberrian egiten ditu bere kanpainak euskara, elikadura burujabetza eta auzolana Nafarroako Ager eremuan sustatzea helburu dituen Errigorak. Kanpaina horietan, Nafarroako erdi eta hegoaldeko baratzeetako produktuak zabaltzen dituzte.

Dagoeneko ez da bi kanpainatara mugatuko Errigoraren zeregina. Irailetik aurrera martxan jarriko duten elkarlan berria Errigoraren “estiloan” egingo dutela adierazi dute, “txikitik handira eta modu praktikoan”. Era horretan, hariak lotu nahi dituzte “Cascante eta Bilbo, edo San Adrian, Amaiur, Arroitz eta Beasain” artean, esaterako.

Azpimarra jarri nahi izan dute lantoki, eskola edota Ikastola bakoitzak bere filosofia eta kudeaketa moduak baldin baditu ere, beharrizan eta helburu amankomunak ere badituztela. “Elkarlan zaporetsu eta gozagarri hau dugu lekuko”. Jantokiekin egingo duten dinamika “iraunkorra” baldin bada, lau abantailarekin bat egingo dutela azaldu dute.

Batetik, harreman iraunkor eta egituratuak sortuko dituzte euskal lurraldeen artean. Horrez gain, bertako produktuen ekoizpena sustatuko dute modu planifikatuan eta, era berean, euskara sustatzen ariko dira baita ere ekoizleen artean, eta kontsumo ohituretan eragiteaz gain. Talde lanean izango direnez, ekoizleak eta jantokiak “auzolana elikatzen eta asmatzen” arituko dira.

Ekoizleak

Errigora Balioak berme ziurtagiria duten zazpi ekoizle batu dira jantokiekin egindako elkarlanera. Horiek jantokietarako formatu eta eskaintzan egokitzapenak egin dituzte: “Jantokien beharren neurriko kantitateetan ekoiztutako produktuak zaku, latoi eta bidoietan prestatu ditugu”. Eskaintza eta banaketa taldean egiten dutela azaldu dute, “bakoitza bere aldetik ariko bagina oso nekeza litzateke jantokietarako merkaturatzean sartu ahal izatea gure gisako ekoiztetxeak”.

Jantokien eskariak ezagutu behar izan dituzte produktuen aurre-antolakuntzarako, eta haiek behar dutenarentzako ekoizpena egiteko, “antolatzen ari gara”. Zazpi ekoizleen izenak, produktuak eta jatorriak honako hauek dira:

  • Nuestra Señora del Rosario kooperatibaren olioa. (Ablitas).
  • La Casa del Aceiteren olioa. (Cascante).
  • Iturri Kontserbak-en tomatea eta piperra. (Arroitz).
  • El Alcaravanen arroza, txitxirioak eta dilistak. (Argedas).
  • Martinelliren pasta. (Beriain).
  • Conservas el Escolarren zainzuriak eta piperrak. (San Adrian).
  • Conservas Ebronen tomatea. (San Adrian).

Jantokiak

Orereta Ikastolarena da Oarsoaldetik proiektura batuta dagoen jantoki bakarra. Bertako sukaldeburu den Garikoitz Manzisidorrek adierazi du haien sukaldean duela hiru urte sartu zirela Errigorako hainbat produktu, arroza, txitxirioak eta dilistak, hain zuzen. 

Gaur egun arte hamar jantokik Errigorako hainbat produktu erabiltzen zituzte dagoeneko haien elikadurarako, eta orain, beste hamar dira bat egin dutenak. Honakoak:

  • Azkue Ikastola (Lekeitio, Bizkaia).
  • Beskobenta eskola (Markina, Bizkaia).
  • Allende eskola (Gernika, Bizkaia).
  • Larrabetzuko eskola (Larrabetzu, Bizkaia).
  • Betiko Ikastola (Sopela, Bizkaia).
  • Ander Deuna Ikastola (Sopela, Bizkaia).
  • Abusu Ikastola (Bilbo, Bizkaia).
  • Urretxindorra Ikastola (Bilbo, Bizkaia).
  • Kirikiño Ikastola (Bilbo, Bizkaia).
  • Altzaga eskola (Erandio, Bizkaia).
  • Laskorain Ikastola (Tolosa, Gipuzkoa).
  • Fagor Ederlan lantegia (Arrasate, Gipuzkoa).
  • Hernaniko haur eskola (Hernani, Gipuzkoa).
  • Andramendi Ikastola (Beasain, Gipuzkoa).
  • Uzturpe Ikastola (Ibarra, Gipuzkoa).
  • Amaiurko eskola (Amaiur, Nafarroa).
  • Zubimusu Ikastola (Villabona, Gipuzkoa).
  • Oreretako Ikastola (Errenteria-Orereta, Gipuzkoa).
  • Suhari errestaurazio enpresa (Lapurdiko Senpere, eta Zuberoako Maule).

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.