Iturriotzi buruzko 'Herri txiki, infernu handi' ostegunean errodatuko dute
Mikel Pagadizabalek eta Miren Nogalesek aurkeztutako saioa ikastolako pilotalekuan grabatuko dute, bihar gauean.
Herri txiki, infernu handi Oiartzunera bueltatu da. Kasu honetan, Iturriotz auzoa bisitatu dute Mikel Pagadizabalek eta Miren Nogalesek.
Gonbidatuekin egin beharreko zatiak errodatuta, bideoak bihar erakutsiko dizkiete iturrioztarrei. Auzotarrek, baina, Tronpeoko malda igo beharko dute, Haurtzaro Ikastolan izango baita grabaketa. Eguraldi txarra emana dagoelako izango da bertan.
Zita 21:30ean jarri dute. Nogales eta Pagadizabalez gain, Sebastian Lizaso bertsolaria izango da. 18 urtetik gorakoentzako emanaldia izango dela jakinarazi dute.