Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugimendu feminista: "Autodefentsarako deia egiten dugu"

Maialen Mazonen hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan. "Nazkatuta" daudela argi utzi nahi izan dute.

elkarretaratzea indarkeria matxista oiartzun maiatzak 30
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/05/31

Igandean indarkeria matxistak bigarren hildakoa utzi zuen Euskal Herrian: haurdun zegoen Maialen Mazon 32 urteko gasteiztarra. Bere bikotekide ohia da susmagarria; Mazonen hilotza aurkitu zutenean, bere 3 urteko semea zegoen.

Hilketa hori salatzeko, Oiartzungo Feministen Asanbladak elkarretaratzea deitu zuen atzo arratserako. Hamarnaka lagun elkartu ziren plazan, hilketa matxista “gogor” salatzeko.

Kasu horrek “indarkeria patriarkalaren hainbat dimentsio” izan dituela nabarmendu zuten, umeak zuzenean jasotzen dutelako indarkeria. “Maialen ez ezik, bere haurra ere indarkeria matxistaren zuzeneko biktima da”, esan dute.

Gogorarazi dutenez, Valentzian bizi zen Mazon, eta “muturreko arriskuko biktima” bezala izendatuta zegoen erkidego horretan. Hala ere, Euskal Herrira bueltatu zen astean, Ertzaintzak “oinarrizko biktima” kategoria ezarri zion.

“Epaitegiari eta Ertzaintzari eskatzen diegu zergatik ez zioten Maialeni muturreko arriskuko biktima izaera mantendu”, galdetu zuten. “Beste behin ere, agerian geratzen dira haien mugak eta indarkeria
matxistarekin behingoz amaitzeko estrategia integral oso baten falta dutela”.

“Nazkatuta gaude”

Mazonen familia eta lagunei samin eta elkartasuna adierazi zieten, eta “nazkatuta” daudela “ozen” oihukatu nahi dutela adierazi.

“Indarkeria matxista ahalbidetzen dituzten jarrera konplize guztiekin amaitzea eta erasotzaileei aurre egitea jendarte osoaren ardura izan behar du”, gaineratu zuten.

elkarretaratzea indarkeria matxista oiartzun maiatzak 30“Urrats handiagoak” eskatu zituzten, eta indarkeria matxista ez dela bukatuko “gizartearen matxismoarekin” amaitu arte.

“Euskal Herriko mugimendu feministatik indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea aldarrikatzen
jarraituko dugu. Nazkatuta eta batzuetan nekatuta egon arren, badakigu borrokatzen eta kalera irteten jarraitzea
besterik ez dugula”.

Beraien esanetan, feminismoa da “gizartea errotik aldatuko” duen bidea, eta autodefentsarako deia egin zuten. “Bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu, matxismorik, indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.