Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Urmugaren tanta batekin "Gure Añabitarteri" gorazarre

Urmuga festibalak eta Kilometroak ikastolen festak egun osoko jaialdia antolatu dute Orereta Ikastolaren komunitatea omentzeko.

Gaur goizeko agerraldia, Añabitarte baserriaren kanpoaldean.
Olaia Gerendiain
Oarsoaldea
2023/05/31

Gaur goizean Orereta Ikastolako Añabitarte baserrian aurkeztu dute Gure Añabitarte, Errenteria-Oreretako ikastolaren komunitatea omentzeko Urmuga festibalak eta Kilometroak ikastolen festak elkarlanean antolaturiko egun osoko plana. Uztailaren 19an egingo dute ospakizuna, madalenen aurrekari, eta ziurtatu dute egun “konpletoa” izango dela: mendia eta musika uztartuko dituzte, euskararen herria ardatz.

Itziar Navarro Orereta Ikastolako lehendakariak, Migel Zeberio Urmuga Festibaleko zuzendariak eta Marian Salazar Urdaburu mendi taldeko kideak hartu dute hitza, hurrenez hurren, gaur goizean. Natura eta musika uztartzen dituen jaialdia da Urmuga, eta 2023ko zazpi kontzertu handietako bat Errenteria-Oreretara ekartzea erabaki dute aurten. Zergatia azaldu du Zeberiok:”Euskal Herria josten duen proiektua da Urmuga. Herri baten ideia bat. Eta ideia berdina josi du ikastolak sorreratik, Euskal Herria osoa josten duen proiektu nagusietako bat ikastola baita, herriak eta herritik sorturikoa. Kilometroak hemen antolatuko dela probestuz, ezinbestean jaitsi beharra zegoen ur tanta bat Urmugatik hona”.

Goizean, mendi martxa musikatuak
Kontzertuaren eguna beste ekitaldi batzuekin jantzi dute antolatzaileek. Goizean mendia izango da protagonista, eta arratsaldean itsasoa eta errioa. Lehen orduan bi mendi ibilaldi musikatu paralelo antolatu dituzte Urdaburu eta Girizia mendi taldeek. Bata Hendaia eta Irun lotzen dituen Santiago zubitik abiatuz, eta bestea Lesakako Endarlatsa auzotik; biak ala biak ordu beretsuan Oiartzungo Gurutze auzoan bukatu eta bat egitea da asmoa. Mendi ibilaldia 09:00etan abiatuko da bi puntuetatik. 14:00etan, Oiartzunera heltzean, musika emanaldia izango dute gozagarri Beloaga gazteluan.

Hala nahi dutenentzat, antolakuntzak autobusak ezarriko ditu joan-etorriak ibili gabe egin ahal izateko. Bestela, Errenteria-Oreretara bueltako bidea oinez egitera animatu ditu Salazarrek kirolarienak, baina ohartarazi du beste 7 kilometro egingo dituztela kasu horretan. Irundik abiatzen direnek 13 kilometro inguru egingo dituzte tipi-tapa, 700 metroko desnibelarekin; Urdaburuko kideak gomendatu du 14 urtetik gorako mendizaleek hauta dezatela bide hori. Bigarrena, berriz, “8 urtetik gorako edozeinek” egiteko modukoa dela ziurtatu du, baina adingabeak helduren batek lagunduta joan beharko direla ohartarazi du.

Bazkalostean jarraituko dute. Pasai San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktoriak antolatuta, patatxa ontzia abiatuko da barruti horretatik, Hibaika arraun elkarteko kideek eramanda. Ontzia 17:00etarako Lekuona fabrika parera heltzea aurreikusi dute, eta ordu horretan “errio gaineko kontzertua” eskainiko dute Harien Zurdak taldeak eta Arkaitz Miner musikariaren taldeak.

Hitzordu handia, Añabitarten
Atsedenerako tarterik ez: 18:00etan doako autobusak irtengo dira Añabitarterantz, eta hor egingo dute eguneko ekitaldi handiena. Orereta Ikastolak baserria eskuratu zuela 50 urte beteko dira aurten, eta hori ospatu nahi dute, gaur egun Añabitarteren inguruan biltzen baita ikastolaren komunitatea, zuzendariak azaldu duenez: “Eremu hau gure komunitatearentzat lekurik kuttunena bihurtu da. Gure komunitatearen bihotza da, ondare ukigarria eta ukiezina biltzen dituena, eta gure historiarekin lotzen gaituena”.

19:00etan hasiko da baserriaren kanpoaldean lehen kontzertua, eta oholtza horretan bi orduz arituko dira Urmugaren baitan Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ari diren goi mailako musikariak. Alaitz eta Maiderrek banandu zirenetik lehen aldiz jendaurrean abesteko bat egingo dute berriro testuinguru horretan. Haiekin sona handiko beste artistak ere izango dira: Alex Sardui, Olaia Intziarte, Arkaitz Miner, Aire Ahizpak, Xutik taldea eta denak josiko dituen Et Incarnatus orkestra. Jokin Pinatxo Janus Laster, Kilimetroak 2023 kantaren egilea [alboko argazkian, gaur goizean, Orereta ikastolako ikasleekin] ere bertan izango da.

Sarrerak, bihartik salgai
Lehen sarrerak bihar bertan izango dira salgai formatu fisikoan, 20 euroren truke 16 urtetik gorakoentzat. DBH eta LHko ikasleek 5 euro soilik ordaindu beharko dituzte, eta adin horietatik beherako haurrek dohainik bertaratu ahalko dute musikaz eta jaiaz gozatzera.

Sarrerak erosteko puntuak hauek dira: Errenteria-Oreretako Erriola eta Xenpelar dendak; Oiartzungo Elorsoro kiroldegia eta Urrats denda; Lezoko estankoa; Antxoko Ibaiondo taberna; eta Donibaneko Patxiku taberna. Gonbidapenak online ere eskuratu ahalko dira hilaren 15etik aurrera, Urmuga festibalaren, Kilometroaken eta Orereta ikastolaren webguneetan.

Kontzertua bukatuta, erromeria batek hartuko du baserri ondoko oholtza. Bertan afaltzeko aukera izango dela aurreratu dute antolatzaileek, Eusko Label eta Euskal Sagardoaken produktuekin. Kontzertura igo eta bertatik jaisteko ere autobus zerbitzua eskainiko dute: 18:00etatik 19:00etara Joxe Migel Barandiaran kaletik (Errioxa biribilgunea) baserrira igotzeko, eta 21:00etatik 24:00ak arte bertatik puntu berera arte jaisteko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.