Eskura du finalerako txartela Errenteriak
Euskal Ligako finalerdiak jokatuko dituzte, bestalde, EPLEko trinketeko pilotariek asteburuan. Taberna eta Chiapuso eskuz binaka ariko dira gaur 20:30etik aurrera Iruran Zaramagaren aurka.
Txukun ari dira Errenteriako pilotariak herriarteko Pala Txapelketan. Deba izango dute aurrez aurre bihar errenteriakoek 20:15etik aurrera Agustina Otaola Rakestista Profesionalaren pilotalekuan. Izan ere, bertan jokatuko dituzte finalerdietako itzulerako partidak. Garaipenekin itzuli zen Errenteria Debako Aldats pilotalekutik lan bikaina eginda; 2-0 irabazi zuen, 10-35 partzialekin larruzko paletan eta 12-40koarekin pala motzean.
Ibon, Ruben, Abel eta Yorel ohiko mailan aritu ziren pasa den asteburuko partidan. Pausu txiki bat baino ez ditu aldentzen finaletik, eskura dute, eta ziur fin ariko direla errenteriakoak txartela lortzeko lanean.
Euskal Liga Trinketean
Euskal Ligako finalerdiak jokatuko dituzte, bestalde, EPLEko trinketeko pilotariek asteburuan. Taberna eta Chiapuso eskuz binaka ariko dira gaur 20:30etik aurrera Iruran Zaramagaren aurka. Aranburu bihar ariko da eskuz banaka Iruran 21:00etan hasita Hernani Aren aurka. Azkenik, Lizarazuk Lagun Onak taldearen aurkako bigarren partida jokatuko du Abadiñon larunbatean, 10:30ean hasita.