2023/6/1

Eskura du finalerako txartela Errenteriak

Euskal Ligako finalerdiak jokatuko dituzte, bestalde, EPLEko trinketeko pilotariek asteburuan. Taberna eta Chiapuso eskuz binaka ariko dira gaur 20:30etik aurrera Iruran Zaramagaren aurka.

Zutik, Arregi, Etxebeste, Toledo, Izkierdo eta Ferreiro. Makurtuta, Mitxelena, Arzallus, Markos eta Bereziartua.

Enekoitz Markos eta Aritz Bereziartua, pala txapelketako finalean

Oiartzungo bikoteak Mitxelena eta Arzallus herrikideak gainditu ditu. Larunbatean jokatuko dituzte finalak, Madalensoron.

biyurrienea mendi buelta

Biyurrieneak mendi buelta antolatu du hilaren 11rako

Iturrioztik aterako dira, Sorondora bidean. Ibilaldia bukatzean, Adurizen afalduko dute. Hilaren 8ra eman daiteke izena.

Motora Mugi txartelarekin ordaindu ahalko da udazkenetik aurrera

Gaur formalizaturiko akordioak lau urteko epea izango du. Tarifa orokorra, deskontuarekin, 0,48 eurokoa da. 6 urtetik beherakoentzat, doan.

Kalea hartuko du Eztenak

Hiru egunetan egitarau zabala ondu dute jaialdiaren barruan. Hilaren 9tik 11ra egingo dute.

intxixu trail 2022

Intxixu Trail, igandean, zortzigarren aldiz

Ergoien auzoan hasi eta bukatuko da 16 kilometroko mendi lasterketa. Oraindik izena eman daiteke, larunbat gauera arte.

Oarso Bidasoko zazpi traineru, Gipuzkoako Txapelketan

Zarautzen izango da herrialdeko txapelketa, igandean. Beteranoen, gizonen eta emakumeen kategorietako txapelak izango dira jokoan.

CAR bikain aritu da asteburuko txapelketetan

Nesketan zein mutiletan egin dute hirugarren postua errenteriarrek Gipuzkoako Kluben Txapelketa absolutuan.

Indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia integrala eskatu dute

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko ezinbesteko jo zuen Emakumeen Mundu Martxak borrokatzea eta kalera irteten jarraitzea, "feminismoaren bidea delako gizartea errotik aldatuko duen bide bakarra".

eskolako agenda 2030 energia oiartzun

Energiaren erabilera eraginkorragoa izateko proposamenak helarazi dizkiote udalari

Eskolako Agenda 2030 barruan, herriko ikasleek ikasturtean zehar landutakoa aurkeztu diete udal ordezkariei. Zortzi eskaera eta hamar konpromiso dira.

Oarsokore, rock gordinena Oarso Musikaren eskutik

Bihar izango da kontzertua Niessen Kulturgunean 20:30ean hasita. Sarrerak 10 euroan daude salgai.

Ikastola Eguna larunbatean ospatuko dute

Kilometroak urtea izanik, haur, langile eta familiek ondutako Erriola ikuskizuna izango da aurtengo hitzordu nagusienetakoa.

Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdia, zabalik

Laguntzaileek uztailaren 21etik 25era egingo dute lan. Zerrenda hori, Atlantikaldirako ere erabiliko du udalak.

Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak biltzeko puntu berde berria, kaputxinoetan

CD eta DVD diskoak, tinta kartutxoak, tamaina txikiko tresna elektroniko eta elektrikoen hondakinak, bateriak, metagailuak eta LED zein kontsumo txikiko bonbillak utzi daitezke puntu berdean.

Fiskaltzaren esku hartzea eskatu du Eguzkik

Gamongoa sektoreko Plan Orokorarren aldaketa puntualaren udal onarpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auziaren dokumentazioa eskatu badu ere, udalak ez diola eman salatu du Eguzkik, eta horregatik jo duela fiskaltzara jakinarazi.

Patagonia arropa markak Albaolan aurkeztuko du kanpaina berria

Aurkezpen ekitaldia hilaren 9an izango da, San Pedroko faktorian. Jardunaldia doakoa eta irekia da, baina sarrera aurrez erreserbatu behar da.

haurtzaro ikastola eguna

Haurtzaroko komunitateak bere eguna ospatuko du larunbatean

Ikastola Egunerako egitarau osoa antolatu dute, goiz eta arratsalderako. Ostiral arratsaldean, gainera, musika emanaldia izango da.

imanol ubeda kantagiltza

Imanol Ubedaren lana ezagutzeko aukera, Kantagiltzan

Igandean izango da Kantagiltzaren hurrengo saioa. Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans edo Don Inorrezeko kidearekin.

Gehiago