Oarsokore, rock gordinena Oarso Musikaren eskutik

Bihar izango da kontzertua Niessen Kulturgunean 20:30ean hasita. Sarrerak 10 euroan daude salgai.

Our Natural Killer urduliztarrak.

Doinu gogorrak nagusi izango dira bihar Niessen Kulturgunean. Oarso Musikak, hardcore kontzertua antolatu du eta sarrerak 10 euroan daude salgai. Taula gainean Eiara, 2019an sortutako talde oreretarra, Zamalbide auzokoa zehazki. Rock gordina jotzen dute. No rigths Astigarragako hardcore beatdown taldea, eta Our Natural Killer urduliztarrak ere arituko dira. Metalcore eta hardcorea egiten dute bizkaitarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.