Imanol Ubedaren lana ezagutzeko aukera, Kantagiltzan

Igandean izango da Kantagiltzaren hurrengo saioa. Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans edo Don Inorrezeko kidearekin.

imanol ubeda kantagiltza

Imanol Ubeda (Tolosa, 1973) musikaria izango da gonbidatua.

Kantagiltzaren ziklo berriko bigarren saioa egingo dute datorren igandean, hilak 4. Oraingoan Imanol Ubeda izango da gonbidatua.

Deabruak Teilatuetan, Bide Ertzean, Peiremans eta Don Inorrez taldeetan ibili da musikari tolosarra. Bertan egindako lanaren berri emango du, sortutako abestiekin partekatuta, Gotzon Barandiaranek gidatutako saioan.

Elkarrizketa musikatua Arizmendieneko lorategian izango da, 18:00etan hasita. Euria egingo balu, udaletxeko pleno aretoan izango litzateke.

Sarrerak Landetxe eraikineko tabernan daude salgai, 5 euroren truke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.