CAR bikain aritu da asteburuko txapelketetan

Nesketan zein mutiletan egin dute hirugarren postua errenteriarrek Gipuzkoako Kluben Txapelketa absolutuan.

CAR atletismo klubeko kirolariak.

Zumarragan jokatu diren Euskadiko Eskolarteko Jokoetan  Gipuzkoako selekzioaren ordezkari aritu dira CAR Errenteriako atletismo taldeko 11 kirolari joan den larunbatean. Markel Tome lehenengo sailkatu zen 80 metroetan eta 4X80 erreleboetako lasterketan. Lehen postua ere Markel Quintanarentzat 4X80 erreleboetako lasterketan, eta hirugarrena 80 metroetan. Kepa Erkizia hirugarren sailkatu zen pisu jaurtiketan. Xuhar Axpe, berriz, altuera jauzian aritu zen.

June Revueltak lehenengo postua egin zuen 80 metroko hesi lasterketan, eta bigarrena 4X80 errelebo lasterketan. Laurane Garaiartabe hirugarren sailkatu zen 220 metroko hesi lasterketan, eta Eider Zabaletarentzat ere hirugarren postua, altuera  jauzian. Ariane Vegas 80 metroko lasterketan aritu zen, Malen Iurrita altuera jauzian, Lide Santamaria jauzi hirukoitzan eta Iraia San Nazario pisu jaurtiketan.

CAR atletismo klubeko kirolariak.

Arratsaldean federatuen txanda izan zen. Kluben Arteko Absolutuen Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten Anoetako estadioan, eta CAR elkarteko 16 kirolari master eta adin txikiko 22 federatu. Masterrak, honakoak: Leire Castilla, Joserra Latorre, Tomas Sanchez, Monica Del Rincon, Gemma Garmendia, Cristina Chueca, Montserrat Mostaza, Ibon Goienetxea, Alex Oier Mendizabal, Alberto Quintano, Rafa Ferrer, Esther Estefania, Laura Comonte, Maika Moreda, Patxi Riezu, eta Raul Viejo.

Adin txikiko federatuak, honakoak: Ibaia Otaegi, Eneritz Cvetkova, Malen Martinez, Amanda Satoca, Jorge Rozas, Eneritz Biurrun, Markel Quintana, Teo Vallejo, Onintza Txapartegi, Regina Gorritz, Izani Atxega, Silvia Artola, Alain Oca, Naia Carro, Mario Larzabal, June Harismendi, Maider Usabiaga, Lander Saenz, Markel Tome, Eider Zabaleta, Sofia Larzabal, eta June Revuelta.
 
Hirugarren sailkatu ziren klubeko kirolariak mutiletan zein nesketan. Positiboki baloratu du klubak lortutako emaitza: “Kluba handitzen ari da zalantzarik gabe, eta Atletismoa Errenterian ere”.
 
Asteburuan Gipuzkoako aire libreko adin txikikoen eta masterren txapelketaren azken jardunaldiari aurre egin beharko diote.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.