Biyurrieneak mendi buelta antolatu du hilaren 11rako

Iturrioztik aterako dira, Sorondora bidean. Ibilaldia bukatzean, Adurizen afalduko dute. Hilaren 8ra eman daiteke izena.

biyurrienea mendi buelta Sorondo baserria [Arg.: Wikiloc].
biyurrienea mendi buelta

Sorondo baserria [Arg.: Wikiloc].

Biyurrieneak plana antolatu du datorren asteko iganderako. Hilaren 11n, mendi buelta egingo dute, Iturrioztik aterata.

Sorondori buelta emango diote, eta bukatzean Adurizen bazkalduko dute. Bazkariak 8 euroko prezioa izango du, eta izena eman beharko da bertara joateko. Bazkarian bertan ordaindu beharko da.

Hilaren 8a (datorren osteguna) izango da otordurako izena emateko azkeneko eguna. Menu bat baino gehiago izango dela aurreratu dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.