Enekoitz Markos eta Aritz Bereziartua, pala txapelketako finalean

Oiartzungo bikoteak Mitxelena eta Arzallus herrikideak gainditu ditu. Larunbatean jokatuko dituzte finalak, Madalensoron.

Zutik, Arregi, Etxebeste, Toledo, Izkierdo eta Ferreiro. Makurtuta, Mitxelena, Arzallus, Markos eta Bereziartua. Zutik, Arregi, Etxebeste, Toledo, Izkierdo eta Ferreiro. Makurtuta, Mitxelena, Arzallus, Markos eta Bereziartua.

Girizia elkartearen pilota sailak antolatzen duen Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia asteburu honetan bukatuko da. Larunbat goizean, 08:00etatik aurrera, jokatuko dituzte finalak.

Emakumeen txapelketa finala zein gizonen Hirugarren, Bigarren eta Lehen mailetako finalak jokatuko dituzte Madalensoro, hurrenkera horretan.

Hirugarren Mailako finalean Oiartzungo bikote bat arituko da, Enekoitz Markosek eta Aritz Bereziartuak osatutakoa. Pasa den asteburuan herriko beste bikote bat (Mitxelena eta Arzallusek osatutakoa) gaindituta lortu dute txartelerako finala.

Guztira 82 bikotek hartu dute parte txapelketaren 39. ekitaldian, tartean Oarsoaldeko dezentek. Finalak jokatu ondoren sari banaketa ekitaldia izango dela jakinarazi dute. Honakoak izango dira partidak:

Emakumeen txapelketa

  • Aizpuru – Rosa / Karrera – Murua.

Hirugarren Maila

  • Arregi – Etxebeste / Markos – Bereziartua.

Bigarren Maila

  • Luixa – Conde / Berho – Merindano.

Lehen Maila

  • Loidi – Dagerre / Antxordoki – Martikorena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.