Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuak biltzeko puntu berde berria, kaputxinoetan
CD eta DVD diskoak, tinta kartutxoak, tamaina txikiko tresna elektroniko eta elektrikoen hondakinak, bateriak, metagailuak eta LED zein kontsumo txikiko bonbillak utzi daitezke puntu berdean.
Puntu berde berria jarri du Errenteriako Udalak. Kaputxinoetako Sorgintxulo kalean, autobus geltoki parean kokatuta dago, eta bertan etxeko hondakin toxiko eta arriskutsu txikiak utzi daitezke. Honakoak dira zehazki bertan utzi daitezkeenak: CD eta DVD diskoak, tinta kartutxoak, tamaina txikiko tresna elektroniko eta elektrikoen hondakinak, bateriak, metagailuak eta LED zein kontsumo txikiko bonbillak.
Kaputxinoak auzoan jarritako puntu berdearekin, sei dira Errenteria-Oreretan daudenak. Olibet, Iztieta, Beraun, Erdialdea, eta Galtzarabordan daude panel formatuko garbiguneak.
Puntu berde horietaz gain, garbigune mugikorra erabiltzeko aukera ere zabaldu zuela ekarri du gogora udalak auzo guztietan.
Ekintza horiek guztiak etxeko hiri hondakin solidoen HHS gaikako bilketa hobetzeko eta zabaltzeko martxan jarritako batzuk baino ez direla nabarmendu du udalak: “Herritarrak animatu nahi ditugu gaikako bilketan eta hondakinak birziklatzen aktiboki parte hartzen jarrai dezaten. Ingurumena babestu eta klima aldaketaren ondorioak aritzen lagunduko dute horrela”.