Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Indarkeria matxistari aurre egiteko estrategia integrala eskatu dute

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko ezinbesteko jo zuen Emakumeen Mundu Martxak borrokatzea eta kalera irteten jarraitzea, "feminismoaren bidea delako gizartea errotik aldatuko duen bide bakarra".

Elkarretaratzea Maialen Mazolen hilketa matxista salatzeko. Argazkia: Johana Barriola
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/01

Nazkatuta eta nekatuta atera da kalera berriro mugimendu feminista. Igandean gizon batek bikote ohia hil zuen Gasteizen. Bi aste eskas baino ez ziren Orion beste gizon batek Lourdes del Hoyo, bikotekide ohia, hil zuela. Bi astean bi hilketa matxista Euskal Herrian; urteko lehenak. Euskal Herriko Mundu Martxak gogor salatu zuen atzo Niessen merkatalgunearen sarreran Maialen Mazonen hilketa, eta hildako emakumearen familia eta gertukoei elkartasuna adierazi zioten.

Gertaeraren gogortasunari, emakumea haurdun zegoela gaineratu behar zaio eta bikote ohiak bien alaba zen hiru urteko haurra eurekin gelan zela hil zuela. Indarkeria patriarkalak hainbat dimentsio izan dituela nabarmen jarri zuen mugimendu feministak atzoko elkarretaratzean, “haurren kontrako biolentzia hain zuzen ere. Beraien bizitzetan indarkeria egoerak bizi dituzten haurrak, indarkeriaren biktimak ere badira. Maialen ez ezik, bere haurra ere indarkeria matxistaren zuzeneko biktima da”.

Hil duten emakumea gutxi arte Valentzian (Herrialde Katalanak) bizi zela esan zuten halaber,  “muturreko arrisku biktima gisa katalogatuta zegoen eta urruntze agindua zuen hiltzaileak. Pasa den astean Euskal Herrira itzuli zenean Ertzaintzak arrisku kategoria jaitsi eta oinarrizkoa ezarri zion, antza”. Horri erreparatuta, salatu du mugimendu feministak indarkeria matxistari aurre egiteko “estrategia integralik” ez dela, “ez da estrategiarik eta gainera ezartzen diren neurriak mugatuak dira”.

Neurri integralik eta aurrekonturik gabeko “diskurtso hutsalak” eta “argazki partidistek” soberan daudela salatu zuten haserre: “Indarkeria jasan eta jasaten ditugun emakumeok eskura behar dugu asistentzia sozial, psikologiko eta legala eta beharrezko guztia biolentzia hori identifikatzen den lehen unetik”.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailari zuzendu zitzaizkion atzoko elkarretaratzean, eta argi esan ez dutela emakumeen biktimizazioa erreproduzitzen duten  “diskurtso misoginorik” onartuko, “ezta ere errurik emakumeoi egoztea euren ardurak gainetik kentzeko. Bizitza askeak bizitzeko eskubidea ez da Segurtasun sailetik helduko”. Irtenbidea zein den argi dute, politika feministak, erradikalak, transbertsalak eta integralak.

Indarkeria matxistarekiko “jarrera konplizeekin” amaitzera deitu zuten, gainera, “erasotzaileei aurre egitea jendarte osoaren ardura izan behar du”. Horren harira, aurrera urratsak egin eta bakoitzari dagokion eremuan, ardurak hartzeko garaia dela nabarmen jarri zuten, “indarkeria matxista ez da amaituko, gizartea egituratzen duen matxismoa ezabatu ezean”.

Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzeko ezinbesteko jo zuen Emakumeen Mundu Martxak borrokatzea eta kalera irteten jarraitzea, “feminismoaren bidea delako gizartea errotik aldatuko duen bide bakarra”. Horren harira, autodefentsaren aldeko deia egin zuen, “bizitza bizigarrien aldeko apustu erradikal bat egiten dugu, indarkeriarik, arrazakeriarik eta gorrotorik gabea”.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.