Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdia, zabalik

Laguntzaileek uztailaren 21etik 25era egingo dute lan. Zerrenda hori, Atlantikaldirako ere erabiliko du udalak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/01

Madalenetako laguntzaileak hautatzeko deialdian izena emateko epea zabaldu du udalak. Utzailaren 21etik 25era egin beharko dute lan hautatuek, baino gainera, zerrenda hori, Atlantikaldirako ere erabiliko dela jakinarazi dute.

Izena emateko, 18 urte beteak edukitzea ezinbestekoa da kontratuaren hasierako datan, baita langabea izatea ere. Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademikoa beharrezkoa da gainera, hautaketa prozesuan parte hartzeko, baita euskaraz elkarrizketa bat izateko gai izatea ere. Eskakizun horrekin lotuta, hautatzen dituzten pertsonak deituko dituzte udal euskaltegian elkarrizketa bat edukitzeko. Bigarren Hizkuntz Eskakizuna edota 2011 eta 2022 urteen arteko deialdian helburu bererako eginiko euskara froga gainditu zutenek ez dute egin beharko.

Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, diziplina espedientea dela medio, Espainiako Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandu ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko, edota indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea betebeharreko baldintzak izango dira.

Hautatzeko irizpideak

Errenteria-Oreretan gutxienez hiru hilabete erroldatuta daramatenek lehentasuna izango dute hautatze prozesuan. Zozketa hilaren 23an egingo dute eta emaitza udalaren web orrian, eta iragarki oholtzan publikatuko dute. Euskara maila egiaztatuta ez duten hautatukoek hizkuntza probak egin beharko dituzte, eta deitu egingo dituzte horretarako (hilaren 30ean egitea aurreikusia dago).

Eskaera Zu! arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dute interesdunek, Nortasun agiriaren, titulu akademikoaren eta daukatenen kasuan, euskarako tituluaren fotokopiarekin batera, hilaren 1etik 15era. Zozketan hautatuak izan diren pertsonei eta lehenengo 10 ordezkoei e-posta bidaliko diete beharrezko informazio guztiarekin.  Ezinbestekoa da, hortaz, hautagaiak eskaera orrian bertan bere e-maila garbi adieraztea.

Kontratatzen dituzten pertsonek utzailaren 19an 09:00etan Reina Aretoan (Xenpelar kalea, 3)  egingo den bilerara joan beharko dute. Bertan egin beharreko lanaren gaineko argibideak jasoko dituzte.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.