Asteartean bilduko da Jai Batzordea
Mendekosteen balantzea egiteaz gainera, santakrutzak antolatzen hasiko dira.
Datorren asteartean (hilak 6) Jai Batzordea egingo dutela jakinarazi du Lezoko Udalak. 19:30ean bilduko dira, Kultur Aretoan.
Aurreko aktaren onarpena egingo dute lehenik eta ondoren, mendekosteen balantzea egiteko unea helduko da. Horrez gain, santakrutzei begira jarriko dira asteartean, antolaketa lanak hasiko dituzte.
Hilaren 20an berriro bilduko direla aurreratu du udalak.