Kapitalaren Europa hizpide Gaztañon gaur
Hitzaldia antolatu du Gaztañoko Auzo Elkarteak. Apurtu kapitalaren Europa goiburuarekin, Askapenako kide bat izango da hizlaria.
Hitzaldia antolatu du Gaztañoko Auzo Elkarteak. Apurtu kapitalaren Europa goiburuarekin, Askapenako kide bat izango da hizlaria. Gaur izango da hitzaldia, 19:00etan hasita auzoko lokalean. Auzo elkarteak jakinarazi du gaurko hitzaldi-solasaldia izango dela ikasturteko azkena.
«Positibotzat» jo du elkarteak orain arte antolatutako hitzaldietan izandako parte hartzea, baita landu diren gaiak ere, «auzo lokalera gai interesgarriak ekartzea lortu dugu aurten ere».
Bertaratu diren herritarrei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek, halaber, «auzoko jaiak (hilaren 16, 17, 18 eta 23an egingo dituzte festak) eta udako oporrak pasata, irailean berriz ere ekingo diogu hitzaldiak antolatzeari».