Bihar ospatuko dute XXVIII. Pasai Antxoko Sagardo Jaia
Urteroko sagardozaleen hitzordua, obrek behartuta, Biteri plazara lekualdatu du Alkartasunak. 18:00etan zerbitzatuko dituzte lehen tragoak.
Hasi dira herri bateko eta besteko sagardo egunak, eta urteroko hitzorduari ez diote hutsik egingo antxotarrek ere. XXVIII. Pasai Antxoko Sagardo Jaia bihar arratsaldean ospatuko dute, Biteri plazan.
18:00etan irekiko ditu Alkartasuna Euskal Dantza talde antolatzaileak lehen tragoak hartu ahal izateko botilak. Edalontzia aurrez erosi beharko du norberak, plazan bertan ezarriko duten postuan.
Sagardotegi hauetako ekoizpena izango da dastagai: Akarregi, Alorrenea, Baleio, Goiko Lastola, Iparragirre, Larregain, Lizeaga, Oiarbide, Ordo Zelai eta Otsua Enea.