Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK. ELKARRIZKETA. Joana Mendiburu Garaiar, EH Bilduren alkategaia.

«Taldekide asko berriak gara udalean, baina ez herrigintzan»

Oiartzunen ez da sorpresarik egon, eta EH Bilduk ordezkari bat irabazi du, EAJren kaltetan. Herritarrekin eta eragileekin elkarlanean jarraitu nahi dute gobernu berria osatuko dutenek, haiei protagonismoa emanez.

Argazkia: Erik Gartzia
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2023/06/02

Inoiz baino ordezkari gehiago lortu ditu EH Bilduk. Oiartzuarrek koalizioarengan duten «konfiantza» berretsi dutela esan zenuen igandeko lehen balorazioan.

Hasieratik esan genuen jarraikortasun bat ematera etorriko ginela, neurri handi batean lantalde berria izan arren. Orain arte egin diren lanak oso onak direla iruditu zaigu, eta hainbat arlotan markatutako bidean jarraituko dugu. Herritarrentzako ona dela pentsatzen dugun hori egin nahi dugu, eta herritarrek hala jasotzen dutela.

Babes hori, botoez gain, eragileen bidez ere jaso al duzue?

Kultura bat dago. EH Bilduk herritarrekin egiten du lan, baita elkarteekin ere. Herriko arlo gehienetara iristen da; industria da agian zailena. Euskaran, kulturan, ongizatean edo hirigintzan, elkarlanean aritzen gara herritarrekin. Auzo batzarrak egiten ditugu, urtero, aurrekontuak osatu baino lehen. Horrekin jarraitu nahi dugu. Are gehiago: hori indartu nahi dugu, udala benetan izateko ikuspegi kolektibo batekin lana egiten duten eragileentzako tresna bat, haien proiektuak aurrera eramateko. Hori da benetako helburua: gizartearentzako onak diren egitasmoak aurrera eramatea. Herritarrek protagonismo handiagoa izan dezaten lanean jarraituko dugu.

11 zinegotzi berri izango zarete. Udalgintzan berria izateak nola eragingo du?

Trantsizioa egiten hasita gara. Herri programa aurkeztu genuenean, jarraikortasun bat egitera gentozela iragarri genuen. Aurreikusi genuen zerrendan jarritako pertsona bakoitza zein profiletakoa zen, eta zein sailetan lan egingo zuen. Zinegotzi izango den bakoitza hasita dago bere saila nolakoa izango den kokatzen eta lana ezagutzen.

Taldekide gehienak berriak izango gara udalean, baina ez herrigintzan. Esana dugu herritar konprometituak garela guztiak; uste dut pertsona egokiak garela arlo guztietako jendearekin lan egin dugulako, eta herrian dauden proiektuak ezagutu eta bizitzen ditugulako. Badugu formazioa bakoitzak bere arloan, baita ikasteko gaitasuna eta borondatea ere. Gure buruari denbora tartetxo bat emango diogu, egokitzeko. Dugun ilusioaz gain, udaleko teknikariekin lan egingo dugu, elkarrekin lan egin behar dugulako. Martxan dagoen lokomotora horrekin bat egingo dugu.

Herriko bigarren emakume alkate izango zara. Zer suposatzen du zuretzako?

Aiora [Perez de San Roman, lehen emakume alkatea] erreferente bat da niretzako, Jexux [Leonet] den bezala. Lantaldean badugu ikuspegi feminista jantzi bat. Politika feministak egitera goaz, ezinbestean, eta urgentziaz.

Lehen Plan Feminista gauzatuko dugu, aurreko agintaldian onartu zena. Gainera, mugimendu feminista polita daukagu herrian; gainontzeko arloetan bezala, nahiko genuke harekin elkarlanean jardun. Orain arte iniziatiba politak egin dira; gehiago egin nahi genituzke, gai batzuk plazara ekartzeko baita egoera batzuk aldatzeko ere. Hezkuntzan, kirolean… pausoak emateko unea da. Berdintasunarena bada sail bat aurrerapauso bat ematea nahiko nukeena.

Bukatzear den agintaldian, adostasun maila handia egon da bi udal taldeen artean. Ildo horretan jarraituko al duzue?

Uste dut kontsentsua beti dela ona. Oposizioarekin harreman ona edukitzea herriarentzako ona da. Badakigu nora goazen, markatuta daukagu norabidea. EAJk gure proposamenekin bat egiten badu, eta emendakinak egin eta guk ontzat hartzen baditugu, orain arte bezala, ongietorria izango da. Jarraituko dugu kontsentsuaren bila joaten, betiere argi edukita guk zer nahi dugun eta zein proiektu eskaini dizkiogun herriari, baita herriak berak zein proiekturen alde egin duen ere. Hitza beteko dugu.

Eskualdeko lau alkatetzak, dirudienez, EH Bildurentzat izango dira. Nola eragin dezake horrek Oarsoaldean zein eskualdetik goragoko maila batean?

Aukera emango digu eskualdean beste elkarlan bat bilatzeko, gainontzeko udalerriekin sintonia batean, proiektu batzuk parteka genitzake, eta dimentsio handiagoa eman. Lanerako eta elkarlanerako aukerak zabaldu zaizkigu. Ona da Oarsoaldean, baina baita ere ona da Gipuzkoan. Herri askotan gobernatuko du EH Bilduk, eta ikusiko da Gipuzkoako Foru Aldundian zer gertatuko den. Aukerak areagotuko zaizkigu. Hori beste opari bat da guretzako. Egiten dugunari beste dimentsio handiago bat emateko aukera badugu, horren bila joango gara.

Poz handia izan da eskualde osoan emaitza onak lortu izana. Guretzako oso inportantea da, eta asko poztu ginen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.