Udako plangintza lantzen jarraituko du mugimendu feministak, gaur
Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera egingo du gaur arratsaldean. Xanistebanetako plangintza landuko dute, besteak beste.
Oiartzungo Feministen Asanbladak, astelehenero bezala, batzarra egingo du. Munanierren geratu dira, 17:30ean.
Uda hurbiltzen ari den heinean, udako plangintza lantzen hasiak direla jakinarazi dute. Batzar ireki horretan, besteak beste, xanistebanetako gaiari helduko diote.
