Bizikletan ibiltzen ikasteko doako ikastaroa
Ikastaroa doakoa izango bada ere, aldez aurretik izena mean beharra dago parte hartzeko.
Inoiz ez omen da berandu ikasteko. Probatu nahi dutenek aukera izango dute, izan ere, bizikletan ibiltzen ikasteko doako ikastaroa antolatu du udalak, helduei begira. Lau saio egingo dituzte, hilaren 21, 22, 27 eta 28an, bi txandatan 16:30ean edo 18:30ean Beraungo pista balioaniztunean.
Ikastaroa doakoa izango bada ere, aldez aurretik izena mean beharra dago parte hartzeko. Horretarako, mezua bidali behar da posta elektronikora—egin klik hemen— edo 635 20 24 24 telefono zenbakira deitu.
