Larunbatean jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketaren finala
Errenteria eta Donostiako pilotariak arituko dira aurrez aurre txapela bila.

Pasa den ostiralean bikain ibili ziren Errenteriako pilotariak eta finalerako txartela eskuratu Debaren kontra jokatutako partidetan. Donostiarrak izango dituzte aurrez aurre. Hori da finalera sailkatu den beste taldea.
Dagoeneko zehaztu dute finala non eta noiz jokatuko duten bi taldeek: Oiartzungo Madalensoron. Larunbatean izango da partida, 18:30ean hasita.