Ikasturte bukaera indartsua Tomas Garbizu Musika Eskolan

Hilaren 9tik 16ra 11 emanaldi egingo dituzte herriko musikari gazteek, ikasturtean zehar ikasi dutena jendartera harro zabaltzeko.

Ikasturte bukaerako kontzertuen berri eman du Tomas Garbizu Musika Eskolak. Orotara 11 egingo dituzte, ostiral honetan hasi eta hilaren 16ra arte. Ikasturtean ikasitakoa harro helaraziko diete lezoarrei. Gezala Auditoriuma eta musika eskola bera izango dira musika emanaldien agertoki.

Honakoa da audizioen zerrenda:

Hilak 9, ostirala

  • 11:00etan, kontzertu pedagogikoa Gezala Auditoriumean.
  • 17:30an, talde koralaren kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.
  • 19:00ean, piano ikasleen kontzertu – audizioa musika eskolan.

Hilak 12, astelehena

  • 18:00etan, flautako eta tronpetako ikasleen kontzertu – audizioa musika eskolan.
  • 19:00etan, trikitixako ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

Hilak 13, asteartea

  • 18:00etan, gitarrako ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

Hilak 14, asteazkena

  • 17:30ean, musika eta mugimendua ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.
  • 19:00etan, perkusioko ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.

Hilak 15, osteguna

  • 18:30ean, akordeoiko eta biolineko ikasleen kontzertu – audizioa Gezala Auditoriumean.
  • 19:00etan, txistuko ikasleen kontzertu – audizioa Musika Eskolan.

Hilak 16, ostirala

  • 18:00etan, saxofoiko eta klarineteko ikasleen kontzertu – audizioa musika eskolan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.