Pentsioen erreformaz arituko dira hilaren 14an
Duintasuna pentsionisten elkarteak Jesus Maria Soubies 'Por un sistema público de pensiones' liburuaren egilea gonbidatu du Landetxera.
Duintasuna pentsionisten elkarteak hitzaldia antolatu du hilaren 14rako —datorren asteazkena—, Gazte Izanak-ekin elkarlanean. Jesus Maria Soubies gonbidatu du Landetxera. Jubilatuen egongela izango da hitzaldia, 18:00etan hasita.
Soubies pentsiodunen mugimenduko bozeramailea da, baita Por un sistema público de pensiones liburuaren egilea ere. Pentsioen erreforma izango du hizpide.