2023/6/8

garraiolaria lan istripua elkarretaratzea oiartzun

"Prekarietateak eta sistema kapitalistak lanean hiltzera kondenatzen gaituzte"

Ezker abertzaleak deituta, elkarretaratzea egin dute, igandean hil zen garraiolariaren heriotza salatzeko asmoz.

Izaskun Gomez da Gipuzkoako PSE-EEren hautagaia Senaturako

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu PSE-EEk. Pasaiako jarduneko alkatea da Senaturako zerrendaburua.

txomin perurena

[Galeria] Txomin Perurenaren ibilbidea, argazkitan

Txomin Perurena ziklista izan zena hil da, 79 urterekin. Laguntasuna txirrindulari elkarteak lagatako argazki batzuk ikus daitezke hemen.

Euskal doinuekin zipriztinduta dator Kontari Musikala

Kontari-Landarbaso abesbatzako haurrek eta herriko lau ikastetxetakoek bat eginda ariko dira oholtza gainean. 'Euskaraokea' emanaldia igandean izango da 16:30ean hasita.

Txomin Perurena, bizikleten lapur izatetik (ia) dena irabaztera

1965 eta 1979 urteen artean txirrindulari profesionala izan zen, eta hamarnaka garaipen lortu zituen. 79 urterekin hil da.

Gaur hasiko da 2023ko PDF: dantzaren bidez, dantzatik haratago

Gaur hasiko da bosgarren Pasaiako Dantza Festibala; orain arteko handiena. Egitarauak hartu dituen hogei ekitaldien artean bada bat Antxo zeharkatzen duen «zanga» dantza emanaldi bihurtuko duena.

[Argazki galeria] Jostakeitanen azken saioan, plisti-plasta

Jostakeitanen ikasturteko laugarren eta azken saioa egin zuten atzo. Beroari aurre egiteko formula egokia hautatu zuten: giro ona eta ura.

Adinekoen egoitzetan robot sozialaren erabilera sustatzeko iniziatiba martxan

SilverBot iniziatiba martxan jarri dute Oarsoaldean. Helburua, adinekoen egoitzetan robot sozialaren erabilera sustatzea.

Ontzi arinak birziklatzeko kanpaina, ostalaritza gune eta jatetxeetara

San Marko Mankomunitateak ostalaritzako lokaletan sortzen dituzten ontzi arinen birziklatzea indartu nahi du 'Birzikla dezagun. Oido cocina!' kanpainarekin.

Irati Prego Perezek irabazi du sanferminetako kartel lehiaketa

Antxotarra da garailea, eta 200 euro eta Mimos tabernan bi pertsonentzako bazkaria eraman ditu egindako lanagatik.

mineralen bila

Mineralen bila ibiltzeko plana, hilaren 26an

Arditurriko parketxean hileko azken iganderako proposamena egin dute, meatzarien aztarnak bilatzera joateko.

Sanpedroetako haurren danborradarako izen-emateak, asteazkenean

Hilaren 14an Ertin eman ahalko dute izena familiek, 2 euroren truke. Danborrada prestatzeko entseguen hitzorduak ere iragarri dituzte jada.

Bertsoetarako parada, Arkahitzak saioren eskutik

23:00etan hasiko da emanaldia, eta berezitasunik badu, izan ere parte hartzaile guztiak, bai bertsolariak, bai gai jartzailea emakumeak izango dira.

San Joan suak egiteko baimena eskatu behar da Oiartzunen

Hilaren 23an kaleko suak egin nahi dituztenek hilaren 16ra arteko epea dute baimena eskatzeko. Udaltzainak arduratuko dira segurtasuna bermatzeaz.

Bi urre Pasaia Kayakentzat, Espainiako Piraguismo Txapelketan

Maialen Vitoriak junior kategorian erdietsi du garaipena, eta Eukene Saezek, aldiz, beterano master mailan. Kluba hamargarren sailkatu da.

Xoxolur Eguna, hilaren 18an

Xoxolur Mendi Klubak ikasturteko azken jarduera herrian egingo du: Jaizkibeldik mendi buelta eta bazkaria dira eguneko mugarriak.

fanderia errota

Fanderiako Errotan pista jolasa familian

Jarduera doakoa da, 8-12 urte arteko haurrei dituzten familiei begirakoa da, bereziki, eta izena eman behar da aurretik.

Gehiago