Fanderiako Errotan pista jolasa familian
Jarduera doakoa da, 8-12 urte arteko haurrei dituzten familiei begirakoa da, bereziki, eta izena eman behar da aurretik.
Fanderiako Errota eta ibaiaren ingurua modu dibertigarrian ezagutzeko pista jolasa familian jardunaldia antolatu du errenteriako Udalak. 11::00etatik 13:00etara egingo dute eta 8 eta 12 urte arteko haurrak dituzten familiei begirakoa da jarduera, bereziki. Doakoa da eta aldez aurretik eman behar da izena.
Horretarako, turismo bulegoko posta elektronikora mezua bidali behar da, edo Fanderiako Errotako posta elektronikora. Beste aukera, 943 49 45 21 edo 690 72 02 64 telefono zenbakietara deitu daiteke.
