Irati Prego Perezek irabazi du sanferminetako kartel lehiaketa
Antxotarra da garailea, eta 200 euro eta Mimos tabernan bi pertsonentzako bazkaria eraman ditu egindako lanagatik.
Irati Prego Perez da aurtengo San Fermin Jaietako kartel lehiaketaren irabazlea. Guztira 13 lan aurkeztu zituzten pasaitarrek sanferminetako egitarauaren portadarako, eta horien artean onena Pregorena zela ebatzi du Antxoko Jai Batzordeak.
Antxotarra da garailea, eta 200 euro eta Mimos tabernan bi pertsonentzako bazkaria eraman ditu lanagatik. Horiez gain, esan bezala, aurtengo jaien programako irudi nagusia izango da Pregok egindakoa.
Jai batzordeko kideek ohartarazi dute anonimoa izan zela bozketa, eta ez zituztela irabazlearen izen-abizenak ezagutu harena kartel irabazle gisa hautatu arte.