Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Euskal doinuekin zipriztinduta dator Kontari Musikala

Kontari-Landarbaso abesbatzako haurrek eta herriko lau ikastetxetakoek bat eginda ariko dira oholtza gainean. 'Euskaraokea' emanaldia igandean izango da 16:30ean hasita.

Dorronsoro parte hartuko duten ikastetxeetako ordezkariekin gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/08

Musikal parte hartzailearen bosgarren ekitaldia egingo du Landarbasok igandean —hilak 11—. Parte hartzailea, Kontari haur abesbatzako 50 abeslariekin batera, Errenteria-Oreretako lau ikastetxeko haurrak ariko direlako oholtza gainean. Gaur aurkeztu dute igandeko iniziatiba hori Maddalen Dorronsoro Kontari abesbatzaren zuzendariak eta parte hartuko duten ikastetxeetako hainbat ordezkarik. Orereta Ikastola, Koldo Mitxelena ikastetxea, Bizarain Ikastola eta Tellerialde ikastetxeak egin dute bat iniziatibarekin.

Kontari-Landarbasorentzat “plazera” dela musikala aurkeztea esan du Landarbasoko ahots teknika eta harrobiko abesbatzen zuzendariak: “Hasieratik pentsatu genuen gure produkzio propioko lehenengo musikalaz gain, parte hartzailea ere izan behar zuela. Estatuan zein Europan egiten diren beste esperientziak kontuan hartuta ekintza parte hartzailea izatea nahi genuen. Horregatik ekin genion duela bost urte antolatzeari”.

Esker ona proiektura batu diren lau ikastetxeei, “gurekin lankidetzan aritzeko duten gogoa eta jarraitzeko duten gogoarengatik”.

Urtero musikalak gai ezberdina bat jorratu dezan bilatzen  dutela azaldu du, bestalde, aurten aukeratu duten izenburua Euskaraokea izango da, eta izenak ongi adierazten duen moduan euskal kantekin ondu dute musikalaren bosgarren ekitaldi hori”. Euskal kantuak eta gainera, musika zuzenean, “horrek jantziko du emanaldi guztia”.

Ikastetxe bakoitzak aukeratu duen mailarekin egindako sentsibilizazio zein prestatzeko saioak nabarmendu ditu Dorronsorok gaurko agerraldian, “prozesua bera egiten dutenak garrantzitsu igandeko emaitzatik harago”. Igandeko emanaldikoa, zuzeneko musika izango dela, hori ere nabarmendu nahi izan du Landarbasoko ordezkariak.

Kontariko 50  abeslariekin batera, aurretik aipatutako lau ikastetxeetako ikasleak ariko dira oholtza gainean, “denera 100 lagunetik gora abesten”, eta aurreratu duenez, Lau teilatu, Ilargia, Arratsalde honetan edo Erre zenituzten bezalako abestiak entzuteko aukera eskainiko dute, baina baita tradizionalagoak, Baratzeko pikuak, eta Binbili bonbolo ere. Horiek denak agertokian zuzeneko musikarekin jantziko dituztela gaineratu du Dorronsorok: “Imanol Iribarren arituko da pianoan, eta Iker Salaberria perkusioan”.

Ikastetxe bakoitzak bere paper propioa izango duela ere azaldu du, “bakoitzak dagokiona abestuko du, mugimendua, eszena eta gorputz perkusioa ere izango dira, eta hasieratik bukaerara jarraian egingo da ikuskizuna. Denek elkarrekin abestuz bukatuko dute, eta horretarako ETS eta Bulego taldeen bi abesti aukeratu ditugu”.

Sorpresak ere izango omen dira tartean. Horiek ikusi edo entzuteko, baina igandeko emanaldira joan beharko da. Fatima Andra Mariaren elizan izango da emanaldia 18:30ean hasita, eta sarrerak salgai dira jada 2 euroan. Sarrerak erosteko egin klik hemen.

Landarbaso abesbatzak eta Kontari-Landarbasok eskerrak eman dizkiete azkenik herriko ikastetxeei beren parte hartzeagatik eta Fatima Andra Mariaren elizari prestutasunagatik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.