Herriartekoaren finalerdikoen joanekoa, etzi Ataunen
Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatuko dituzte txapelketako azken aurreko fasearen lehen hiru partidak. Oiarpek atzo sei partida jokatu zituen.

Esku huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan lehian ari diren Oiartzungo pilotariei koska bat falta zaie finalera iristeko.
Oztopoa Ataungo pilotariak izango dira. Beraien kontra jokatuko dituzte finalerdiak. Lehenengo hiru partidak datorren igandean —hilak 11— izango dira, Ataungo Auzoeta pilotalekuan. 11:00etan hasiko dira partidak.
Itzuliko partidak Madalensoron jokatuko dituzte, datorren asteburuan. Oraindik ez dute data zehatzik eman.
Bestalde, Oiarpeko pilotariek beste hainbat partida dituzte asteburu honetarako. Atzo sei jokatu zituzten, eta balantzea ez zen positiboa izan: lau galdu eta bi irabazi zituzten.
Gaur arratsaldean lau norgehiagoka dituzte programatuta, bihar beste lau eta igandean bederatzigarrena.
Atzo jokatutako partiden emaitzak zein asteburuan jokatuko dituztenen ordutegia ikusteko,