Madalensoron eman beharko diote buelta
Oiartzuarrek Ataunen galdu dute, 2-1. Datorren ostiral arratsean itzuliko partidak jokatuko dituzte Oiartzunen.
Atzo —igandea— jokatu zituzten esku huskako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako joaneko partidak. Oiartzunek Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatu zituen faseko lehen hiru partidak.
Gauzak ongi hasi ziren oiartzuarrentzat. Kadete mailako partidak hutsean utzi zituzten oiartzuarrak. Beste bi partidak, berriz, galdu egin zituzten. Gazte Mailako partida gutxigatik galdu zuten Oiartzungo ordezkariek: 22-20.
Senior mailako partida ere galdu zuten oiartzuarrek, alde handixeagoagatik: 22-16.
Itzuliko partidak datorren ostiralean —hilak 16— jokatuko dituzte, Madalensoron, 21:00etatik aurrera. Dena jokoan izango dute oiartzuarrek eta ataundarrek. Oiartzuarren babesa eskatu dute, pilotariei babesa eman diezaioten.
Gainontzeko partidak
Oiarperen gainontzeko partidei dagokienez, ez da asteburu onena izan Oiarperentzako. Bost partida irabazi dituzte, hamalautik.