Auntxak oiartzuarrak dantzan jarri nahi ditu, larunbatean
Auntxa trikiti eskolako eta Irungo Kontserbatorioko ikasleek emanaldia prestatu dute hilaren 17ko arratsalderako, kontzejupean.
Auntxa trikiti eskolak eta Irungo Kontserbatorioko ikasleek erromeria prestatu dute datorren larunbaterako, hilak 17. Ikasturte bukaeran egin ohi duten emanaldia izango da.
Kontzejupea dantzan jarri nahi dute, 18:00etatik aurrera. Oiartzuarrak animatu dituzte bertara.