Herritarrek animaliadun jarduerei buruz duten iritzia bildu nahi du AIAk
Aska Itzank Animaliyak taldeak galdetegia banatu du etxez etxe, eta erantzunak uzteko bi bide eman ditu, presentzialki edo online.
Aska Itzank Animaliyak (AIA) taldeak galdetegi bat prestatu eta etxez etxe banatu du, Oiartzun Galdatzen izenburupean. Beraien helburua da animaliak erabiltzen dituzten ekitaldi edo jarduerei buruzko iritzia jasotzea, herrian hausnarketa bultzatzeko asmoz.
Galdetegia etxez etxe banatu dute, eta erantzunekin bueltatzeko aukera aste honetan eman dute. Gaurtik hasi eta igandera bitartean utz daitezke Done Eztebe plazan jarri duten postontzian.
Galderak online ere erantzun daitezkeela jakinarazi du AIAk, nahi izanez gero.