Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Antxotik Donibanera korrika, "ahalmen, muga, erronka eta zailtasunak ahalduntzeko"

Emakume Korrikalariak egitasmoaren ikasturteari bukaera emateko lasterketa berezia egingo dute bihar Pasaia, Lezo eta Hondarribiko emakumeek. 18:00etan abiatuko dira lasterkariak.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Lezo,Pasaia
2023/06/13

Pasaia, Lezo eta Hondarribiko emakume korrikalariek hitzordu garrantzitsua dute bihar (hilak 14). Izan ere, II. Emakume Korrikalarien Topaketa egingo dute Pasai Antxon. Topaketa baino, lasterketa formatua izango du biharkoak. Emakume Korrikalariak izeneko egitasmoaren ikasturteari bukaera emango diote honekin.

Aurtengo ikasturtean Emakume Korrikalari programan parte hartu duten emakumeek ahalko dute biharkoan parte hartu. Biharkoak zenbait helburu dituela zehaztu dute antolatzaileek, honakoak: “norberaren ahalmenak, mugak, erronkak eta zailtasunak ahalduntzea; jarduera fisikoan eta kirol arloan ahalduntzea; eta emakumeen autonomia eta konfiantza lantzea ziurgabetasun eta lehia apur bat egon daitezkeen eremu batean”.

Antxoko Renfeko geltokitik abiatuko dira lasterkariak, 18:00etan, eta Donibaneko Matxet txiringitoan izango dute helmuga. Bide guztia markatuta izango da, eta bidegurutze zailenetan boluntarioak egongo dira. Lasterketa bukatzean Donibaneko kirolguneko aldagelak erabili ahalko dituzte partaideek. Ondoren, Juanba Berasategi aretoko atarian afari-merienda egingo dute, korrikalari zein laguntzaileek.

Izena emateko 5 euroko bizuma egin beharko dute partaideek, 648 08 63 13 (Sara) telefono zenbakira. Izen-abizenak zehaztu beharko dira.

Korrika egiteko arropa erosoa eramateko deia egin dute antolatzaileek, baita uretara sartzeko eta dutxarako ezinbestekoak direnak.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.