Irakurketa klubak ikasturteko azken saioa egingo du ostiralean
San Pedroko liburutegian egingo dute, arratsaldez. Bertan izango da Uxue Apaolaza idazlea, 'Bihurguneko nasa' liburua landuko dute.
San Pedroko liburutegiak jasoko du Pasaiako irakurketa klubaren ikasturteko azken saioa. Ostiralean (hilak 16) izango dela iragarri du udalak, 19:45etik aurrera. Bertan izango da Uxue Apaolaza idazlea, Bihurguneko nasa liburua landuko dute harekin batera bertaratutako herritarrek.
Saioa irekia izango dela aurreratu du Pasaiako Udalak.
Urrian hasiko dute ikasturte berria, baina oraindik ez dute lehen saioaren gaineko xehetasunik eman.