Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Eskolako Agenda 2030ean egindako lana aurkeztu dute ikasleek

Energiaren eta hondakinen gaiak jorratu dituzte Lezo Institutuko ikasleek, eta ikasturtean zehar hainbat egitasmo gauzatzeaz gain, lanketaren ondorio diren bost eskaera aurkeztu dizkiote udalari.

Mikel Del Val Garcia
Lezo
2023/06/14

Iraunkortasunerako Eskolako Agenda 2030 hezkuntza programan parte hartzen duten Lezo Institutuko ekoordezkariak udalbatza aretoan elkartu dira Lezoko Udaleko ordezkariekin ikasturtean zehar energia eta hondakinen arloan egin duten lanketa aurkezteko. Ikasleek jorratu duten gaia energiarena izan da, baina hondakinen gaian ere murgildu dira, eta hainbat egitasmo gauzatu dituzte. Hona hemen:

  • Ekoordezkariak izendatu dituzte ikastetxeko maila guztietan aurrerantzean Lezo Institutuko EA2030en barne egitura ondo finkatuta izateko.
  • Ikastetxeko eraikin barruko eta patioko hondakinen azterketa egin dute; besteak beste, zer hondakin sortu eta ondoren birziklatzeko gaika ondo bereizten duten ezagutzeko.
  • Ikastetxeko energia arloko ikerketa egin dute.
  • Herriko kale argiteriaren egoera ezagutzeko herriko azterketa burutu dute.
  • Aurreko ikasturtean abiatutako egitasmoari jarraituz, aurten ere lau zuhaitz espezie landatu dituzte udaleko lorezaintza zerbitzuko langileen laguntzarekin.

Energiaren eta hondakinen esparruan egindako institutuko diagnosiaren eta herriko kale argiteriaren diagnosiaren ondorioak Leire Bateta Merino udaleko ingurumen teknikariari eta Jose Angel Sanchez Gallardo ingurumeneko zinegotziari aurkezteaz gain, ekoordezkariek ikasleek hartuko dituzten konpromisoak eta horiek nola gauzatuko dituzten azaldu diete. Ikasturtean zehar diagnosi fasea landu badute ere, lanketaren ondorio diren bost eskaera ere aurkeztu dituzte udalean. Hona hemen ikasleek helarazitako eskaerak:

  • 1. Eguzki plakak jartzea udal eraikinetan. Adibidez, kiroldegian, eskolan, futbol zelaian eta udaletxearen lursail hutsetan egiten dituzten etxe berrietan.
  • 2. Herritarrei diru laguntzak ematea beraien etxebizitzetan plakak jartzeko. Eusko Jaurlaritzarenak direnen berri eman eta Lezoko udaletxetik lerro bat sortu.
  • 3. Farola hautsi guztiak LED motako farolekin ordezkatzea.
  • 4. Puntu arriskutsu eta isolatuetan sentsoreekin eta eguzki plakekin funtzionatzen duten farolak jartzea. Honakoak dira puntu ilun posibleak: Herriondo bailara, Iturriale, Pisbe eta Algeposa inguratzen duen bidea.
  • 5. Herri eskola eta kiroldegi inguruko errekako hormigoizko baranda handitu eta hobetzea.

Eskola Agenda 2030

Lezo Institutuak, Oarsoaldeako beste hainbat ikastetxerekin batera, Eskolako Agenda 2030 proiektuan hartu du parte ikasturte honetan. Programa horren bidez, 2015ean mundu mailan onartu ziren Garapen Jasangarrirako Helburuak bere egin eta ikastetxeko egoerara moldatu dituztela adierazi du udalak, “hezkuntzaren arlotik ere, garapen iraunkorraren alde asko egin dezaketela uste dutelako”.

Udalak gogorarazi du Lezo Institutuak 15 urte daramatzala ikastetxe mailan garapen iraunkorraren aldeko hezkuntza programan murgilduta. Ikasturte honetan, Garapen Iraunkorrerako zazpigarren helburua landu dute: Energia eskuragarri eta ez kutsakorra. Ekoordezkariek jakinarazi dute datorren ikasturtean energiaren gaiarekin lanean jarraituko dutela, batez ere esku hartze plana diseinatzeko lanean.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.