Alkate berria izendatzeko udalbatzarra, larunbatean 11:30ean
Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan EH Bilduk gehiengo osoarekin irabazi zuelako, Mikel Arruti izendatuko dute alkate.
Larunbatean, 11:30ean hasiko den udalbatzarrean izendatuko dute Mikel Arruti Lezoko alkate. EH Bilduk irabazi zituen udal hauteskundeak maiatzaren 28an, zazpi zinegotzi lortuta. EAJk bost eserleku lortu zituen, bat PSE-EEk. Ondorioz, gehiengo osoa dute bilkideek, eta Mikel Arruti izango da alkate.
Udaletxean izango da alkatea izendatzeko eta udalbatza osatzeko ezohiko osoko bilkura. Bost puntukoa da: lehenik Adinekoen Mahaia osatuko dute, ondoren zinegotzi izango diren hamahiru kideen kredentzialak egiaztatuko dituzte, jarraian zinegotzien zina edo promesaren txanda iritsiko da, eta laugarren atalean alkatea izendatuko dute boz pribatu bidez. Horren ondoren, alkatearen kargu hartzea eta zina iritsiko dira.