Txupinazo txikia prestatzen hasteko saioa egingo dute
Uztailaren 21ean 17:30ean madalenetako txupinazo txikia piztuko dute, eta horren bueltan jai ederra egin. Horri begira prestaketa saioa egingo dute hilaren 21ean.
Uztailaren 21ean 17:30ean madalenetako txupinazo txikia piztuko dute, eta horren bueltan jai ederra egin. Horri begira prestaketa saioa egingo dute hilaren 21ean —asteazkena— 17:30ean raina aretoan. Haurrek pregoia osatuko dute urtero bezala, eta aurten gainera, txupinazoa apaintzeko oihal berezia sortzeko saio herrikoia berreskuratuko dute. Oihal berezia egiteko lana, pregoian parte hartuko duten haurrek eta familiek egingo dute.
Parte hartu nahi duten familia guztiak bertaratzera deitu dituzte eta etxean oihal zati zaharren bat baldin badute eramateko eskatu.