Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udaburuko suaren lehen garra piztuko dute bigarrenez

Orereta Ikastolak Sorgingarra jaia antolatu du, udaburuko suaren izaera paganoa nabarmendu eta indartu asmoz.

Iazko ekitaldiaren irudi bat. Argazkia: Orereta Ikastola
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/06/14

Sorgingarra jaia antolatu du Orereta Ikastolak larunbaterako. Udaburuko suaren bueltan egin ohi den festaren osagarri da iniziatiba, eta jai horren izaera paganoa nabarmendu eta indartu asmoz antolatu zuten iaz lehenengoz. Honakoa, beraz, bigarren ekitaldia izango du Sorgingarrak, udaburuko suaren lehen garraren jaiak.

Ilunabarrez, 19:00etan hasiko da ekitaldia. Ordu horretan piztuko dute Orereta Ikastolakoek udaburuko suaren lehen garra izango dena Agirre Lehendakariaren plazan. Ez dira bakarrik arituko egiteko horretan, izan ere, Aitzbitarteko Lagunak elkarteko kideak arduratuko dira sua pizteaz. Larruz jantzita, supizteko ardagaia erabiliko dute Aitzbitarte elkartekoek.

Piztutako txinparta buru, Sorgingar kalejira abiatuko da 19:15ean, eta Zumardia, Biteri Txiki, Xabier Olaskoaga plaza, Alfontso XI kalea, , Biteri, Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo eta Madalen kaletik pasako da Herriko plazan amaitzeko. Irurtzungo Orritz Iskidi taldeko izaki mitologikoak, joaldunak eta dantzariak lagun izango dituzte ibilbidean zehar, baita Orereta Ikastolaren Erriola konpartsa ere.

Ibilbidean, Xabier Olaskoaga eta Koldo Mitxelena plazetan emanaldia egingo dute.

Ez dute egiteko makala hartu. Izan ere, larunbatean piztuko duten lehen gar hori San Joan bezperara arte piztuta mantentzea dute asmo: “Zergatik ez izan hilaren 23an Herriko plazan Ereintza dantza taldeak aurreskuaren ostean pizten duen belar metaren txinparta?”.

Jaiaren ardatz, “herria, komunitatea, euskara eta euskal kultura” direla nabarmendu du Orereta Ikastolak, “ikastolaren baloreekin bat egiten duela sinetsita antolatu dugu Sorgingarra jaia”.

Esker ona azaldu die halaber, festa hori antolatzeko “ilusio eta gogoz” arituko diren eragile laguntzaileei, eta herritar guztiak animatu ditu parte hartzera, “Sorgingarrak ere herritik sortu eta herriarentzako eta herritarrentzako festa izan nahi baitu”.

Ondokoa, Orereta Ikastolak lehenengo Sorgingarra festaren ekitaldiaren bideoa da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.