Udalbatza eratzeko bilkura, larunbatean 11:00etan
Zuzeneko jarraipena egiteko aukera jarriko du udalak herritarren esku: streaming bidez, eta Herriko plazan jarriko duen pantaila erraldoiaren bidez.
![Errenteriako Udaletxea.](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2020/08/errenteriako_udaletxea.jpg)
Udalbatza berria hautatzeko ez ohiko osoko bilkura larunbatean egingo dute, 11:00etan, udal areto nagusian. Bilkuraren zuzeneko jarraipena egin nahi dutenek streaming bidez egiteko aukera izango dute, baita Herriko plazan jarriko duten pantaila erraldoiaren bidez.