Aitor Arozena eta Begoña Bergaretxeren kontzertua, igandean
Oiartzungo Organuzaleen Elkarteak harmonium eta txistu kontzertua antolatu dute hilaren 18rako. Landetxen arituko dira musikariak.
Oiartzungo Organozaleen Elkarteak kontzertua antolatu du igande arratsalderako. Done Eztebe parrokiako organoa ezin daitekeenez jo, Landetxen egingo dute kontzertua.
Igandeko kasuan, harmonium eta txistu kontzertua eskainiko dute Begoña Bergaretxe organistak eta Aitor Arozena txistulariak.
Programa “eklektikoa” izango dela aurreratu dute Oiartzun Irratian. Errepertorioa Berpizkundean hasi eta gaur egunera arteko musikak osatzen du.
Sarrerak egunean bertan jarriko dituzte salgai, Landetxeko leihatilan. Bost euroko prezioa izango dute.