Odola ematera deitu dituzte pasaitarrak
Datorren asteazkenean izango dira odol erauzketak, Antxoko anbulatorioan, arratsaldez.
Datorren asteazkenean (hilak 21) odola ematera deitu dituzte pasaitarrak. Pasai Antxoko anbulatorioan izango dira odol erauzketak, 16:30etik 20:15ak arte. Udalak hartutako Higiene eta Osasuneko Segurtasun Protokoloa kontuan izango dutela gogorarazi dute, eta inolaz ere ezingo dela bertaratu COVID 19arekin zerikusia duen sintomaren bat izanez gero.